www.ciudadesjustas.org

Legazpi Gipuzkoako lehen bidezko merkataritzaren aldeko herri bihurtu da, eta Euskal Herriko hirugarrena.

Kepa Urcelai-k, Legazpiko Alkateak baieztatu du «aurrera pausu haundi bat izan da, baina ez gara hemen geldituko eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua bultzatzen jarriatuko dugu. Era berean, beste herriak gonbidatzen ditugu prozesu honetan parte hartzera».

Nahiz eta Legazpik 2011.urtean erabiki zuen Bidezko Merkataritzaren aldeko hiriaren programan parte hartu, iaz izan zen ekintza nagusienak antolatu zenean, Emaus Gizarte Fundazioa garatzen ari den proiektuari esker, Garapenerako Lankidetzaren  Euskal Agentziaren kudeaketari esker.

Horrela, Legazpi herriak gaur ospatzen dugun hurrengo pausoak eman ditu

Argazkian: Kepa Urcelai (Legazpiko alkatea), Javier Pradini ( Emaús Gizarte Fundazioaren lehendakaria) eta Lurdes Ugarte(Gizarte Zerbitzuen Zinegotzia)

Udaletxeak bidezko merkataritza erosketa publikoetan sartu du, bertako saltokiak inplikatu dira, sentsibilizazio ekintzak antolatu dira, ikastoletan ere bidezko merkataritza garatu da, eta baita gizarte elkarteek, enpresek eta ostalaritza elkarteak ere parte hartu dute. Hiritasuna, noski, protagonista izan da prozesu honen barne.

Inma Hernández-ek, Agenda 21eko teknikariak esaten du «hurrengo helburuetan dagoeneko pentsatzen hasi gara, adibidez, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren antolakuntzan, denon artean logo pertsonalizatu bat diseinuan, ostalaritzaren partahidetza haditzean edota beste irizpide batean eraikuntzaren prozesuan parte hartzean»

Horrela, Legazpi herri bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzen lortuko dugu. Zorionak!

Share This