Familia handitzen da.
Legazpi, pasa den ostiralean Gipuzkoako lehen Bidezko Merkataritzaren aldeko Herri bihurtu zen.
Legazpiren ibilbidea kontsumo arduratsuen ohiturak sustatzeko, bereziki ingurumenarekin zerikusia dauzkatenak, eredu bat izan da, eta Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien sarean parte hartzeko erabakia hartu zuenetik, bide honetan urratsak baino ez du eman. Zoragarria izan da.
Pasa den ostiralean, azaroaren 8an, Bidezko Merkataritzaren aldeko Herriren estatusa baieztatu zen, eta Guatemalatik etorritako Comisión Interinstitucional de Comercio Justo y Solidarioren ordezkariaren bisita dela eta, hainbat esperientzi bisitatu genituen.
Haztegi Ikastolak, Garagunek, Ilinti merkataritzaren Elkarteak, Udalak (Agenda 21, Gizarte Zerbitzuak eta Nerabeen Zerbitzua) eta bertako ekoizpena sustatzeko initiatibek parte haru zuten antolatutako ekintzetan.
Bidezko Merkataritzaren Aldeko Hiriaren proiektua Emaus Gizarte Fundazioak garatzen du Garapenarako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker. Informazio gehiago jakin nahi? www.ciudadesjustas.org