Noticias

5-12-2017 ·

La campaña Multiplica por cero ha presentado en Vitoria-Gasteiz la Ruta del Comercio Justo, una iniciativa a la que se han sumado 14 comercios de la ciudad y mediante la que apostar por el comercio justo tendrá premio.

Las personas que compren productos de comercio justo en cualquiera de estos establecimientos recibirán una tarjeta con un sello. Consiguiendo el sello de dos locales diferentes antes del sábado 16 de diciembre se entrará en el sorteo de tres cestas de productos. Para participar bastará con introducir la tarjeta con los dos sellos y datos de contacto en la urna que se colocará en cada comercio. El sorteo tendrá lugar el 21 de diciembre.

La campaña Multiplica por cero, que celebra con esta actividad su tercer año de andadura, tiene como principal fin visibilizar a los establecimientos que cuentan en sus estanterías con productos de comercio justo, así como mostrar los beneficios sociales y ambientales que tiene el consumo de este tipo de productos. El comercio local y de barrio constituye un agente clave a la hora de visibilizar los productos de comercio justo y de aumentar sus ventas.

Los 19 locales que forman parte de la iniciativa se pueden identificar gracias a una pegatina circular de color amarilla colocada en sus escaparates o puertas de entrada, con el lema: Multiplica por 0: la desigualdad, la explotación infantil, la injusticia y la explotación del medio ambiente.

Esta iniciativa de consumo responsable está impulsada por el Consorcio de Comercio Justo de Vitoria-Gasteiz, formado por las ONGD medicusmundi Araba, Bide Bidean, Oxfam Intermón y SETEM Hego Haizea, y cuenta con el apoyo del Ayuntamiento.

Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du. Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte hartzeko, nahikoa izango da saltoki bakoitzean jarriko den kutxan bi zigiluak eta harremanetarako datuak sartzea. Zozketa abenduaren 21ean egingo da.

Zeroz biderkatu kanpainak hirugarren urtea du aurtengoa, eta helburu du bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzten dendak agerian jartzea, alde batetik, eta horrelako produktuak kontsumitzeak gizarteari eta ingurumenari dakarzkion onurak erakustea, bestetik. Tokiko eta auzoko saltokiak funtsezkoak dira bidezko merkataritzako produktuak ikusgai egiteko eta produktu horien salmentak handitzeko.

Egitasmoarekin bat egin duten 19 lokalak erraz identifikatu ahal izango dira; izan ere, kolore horiko eranskailu biribil bat izango dute erakusleihoetan edo sarrerako atean itsatsia, lelo honekin: Zeroz biderkatu: desparekotasuna, haurren esplotazioa, bidegabekeria eta ingurumenaren esplotazioa.

Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Partzuergoak sustatzen du kontsumo arduratsuaren kanpaina hau (Arabako Medicus Mundi, Bide Bidean, Oxfam Intermón eta SETEM Hego Haizea GGKEek osatzen dute partzuergoa), eta Udalak ere babesa ematen du.

Informazio gehiagorako:  https://multiplicaporcero.org/