Nor gara

Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea (CECJ) Bidezko Merkataritzarekin lotutako 27 erakunde biltzen dituen Espainiako plataforma da.  Haren lan nagusia da aukerako merkataritza-sistema solidario hau sustatzea, eta kideak diren erakundeei zerbitzu ematea.  Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundeko (WFTO) kidea da.

Gizarte-errealitatea eta nazioarteko merkataritzaren arauak aldatzea du helburu, politika publikoetan eraginez, gizartea sentikor bihurtuz eta mobilizatuz, eta Bidezko Merkataritzaren sektorea indartuz.