Ekoizpena

Gaiak komunitate behartsuetako ekoizle-taldeak egiten dituzte.

 Ekoizleak, eremu behartsuetako, bereziki Asia, Latinoamerika edo Afrikako  nekazari, nekazari-taldeak, artisauak eta bestelakoak dira. Bidezko merkataritzako irizpideen arabera egiten dute lan.  

 Ezagutu erakunde ekoizleak

 Banaketa 

Inportatzaileek gaiak erosten dizkiete ekoizleei eta denden eskura jartzen dituzte

Prezioa bi alderdiek adostuta ezartzen da. Horrela, bidezko merkataritzaren printzipioei erantzuten die.

Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundeak 10 erakunde inportatzaile daude.

 Salmenta

Bidezko merkataritzako dendek gaien jatorriari buruzko informazioa ematen dute.

 CECJren kideak diren erakundeen 100 establezimendu baino gehiago dago, eta 13 denda on line. Ezagutu itzazu!

 Halaber, ohiko saltokietan bidezko merkataritzako produktuak ere aurki ditzakezu.

 Kontsumoa

Bidezko Merkataritzako kontsumitzaileek gizatiarragoa eta ekologikoa den beste eredu orokor bat aukeratzen dugu

 Mota horretako produktuak aukeratzean, berdintasunezko beste mundu-eredu bat aukeratzen dugu. Mundu horretan, balio ekonomikoez gain, sozialak eta ekologikoak ere kontuan hartzen dira. Horrez gain, bidezko merkataritzarekin Hegoaldeko erkidegoak garatzen laguntzen dugu.