Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundeak kidetza- eta akreditazio-sistema du. Horrek, zenbait irizpide ezartzen ditu CECJn sartzeko eta kide izaten jarraitzeko.

Sistema horren helburua, erakunde kideek, “CECJren Bidezko Merkataritzako erakundetzat” hartzeko zenbait irizpide betetzen dituztela bermatzea da.

Kideak izan daitezke formalki aintzat hartutako eta Espainiako Estatuko erregistro ofizialen batean erregistratuta egoteaz gain, sisteman ezarritako irizpideak betetzen dituzten  erakundeak.

Irizpide horiek eta eskatutako informazioa, kidetza- eta akreditazio-sisteman jasotzen dira (2011ko martxoan egindako CECJren Batzarrean onartutakoa).